Saipango gudua

Saipango gudua
Irudia
Map
Motagudu
Honen parte daPazifikoko Gerra eta Bigarren Mundu Gerra
Denbora-tarte1944ko ekainaren 15a - 1944ko uztailaren 9a
KokalekuSaipan
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak

Saipango gudua Bigarren Mundu Gerraren Pazifikoko Gerrako gudu bat izan zen, Marianak uharteetako Saipan uhartean, 1944ko ekainaren 15etik uztailaren 9ra arte, 'Forager Operazioaren[1]' baitan eman zena. Ozeano Bareko D Eguna ere deitu izan zaio, inbasio flota Pearl Harbortik irten baitzen 1944ko ekainaren 5ean, Europan 'Overlord Operazioa' abian jarri aurreko egunean, zeina bederatzi egun beranduago abiarazi baitzen[2]. AEBko 2. Itsas Dibisioak, 4. Itsas Dibisioak eta Armadako 27. Infanteria Dibisioak, Holland Smith teniente jeneralaren agindutara, Japoniako Armada Inperialaren 43. Infanteria Dibisioa (Yoshitsugu Saitō teniente jeneralak aginduta) garaitu zuten. Saipan uhartea galtzeak Hideki Tōjō Japoniako lehen ministroaren dimisioa eragin zuen; guduak, gutxienez, 29.000 soldadu hil eta zibilen artean hildako handiak eragin zuen, eta Japoniar uhartedia Estatu Batuetako Armadako B-29 bonbardaketen eremuan utzi zuen.

  1. (Ingelesez) «Operation Forager: The Battle of Saipan» public2.nhhcaws.local (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Goldberg, Harold J.. (2007-05-02). D-Day in the Pacific: The Battle of Saipan. Indiana University Press ISBN 978-0-253-34869-2. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search